martes, 8 de noviembre de 2016

ERREFUXIATUAK



Gaur errefuxiatuen egoeraz hitz egin dugu eta honako hau ikasi dugu:

1- Pertsona batzuk itsasoan hiltzen ari dira.
2- Beraien etxetik korrika atera dira guda dagoelako eta motxila batean gauzak sartu behar dituzte.
3- Txalupaz ihes egiten dute.
4- Janaria behar dute.
5- Kanpin dendetan bizi dira eta nahiko txarto.
6- Umeek ez dauzkate jostailurik.
7- Asko itxaron behar dute jateko.
8- Ez daukate etxerik.
9- Etxeak txikituta dauzkate.
10- Arropa zuhaitzetan lehortzen dute.
11- Mapan aurkitu ditugu Siria, Irak eta Afganistan.
12- Pertsona batzuk laguntzen diete bai itsasoan, bai janaria ematen ere.
13- Ez daukate ezer, dana utzi dute etxean.
14- Umeek jostailuak egiten dituzte.
15- Pailazoek laguntzen diete barre egiten pixka bat.
16- Batzuk heltzen dira eta beste batzuk ez.
17- Denbora asko daukate aspertzeko.
18- Ez daukate eskolarik baina irakasle batzuk joan dira laguntzera.
19- Ez daukate dutxarik ezta komunarik ere, eta edalontziak erabiltzen dituzte.
20- Sua egin behar dute berotzeko eta umeak kutxetan sartu.
21- Sukaldatzen dute sua egiten.
22- Txalupetan hotza eta beldurra pasatzen dute.
23- Orririk marggozteko ez dute.
24- Euria egiten duenean bustitzen dira.
25- Tren zahar batzuetan eta dendetan sartzen dira hotz direnean.
26- Egurra ipintzen dute ez zikintzeko asko.
27- Erlojurik ez dute.
28- Soldaduek ez dituzte beste herrialde batzuetara pasatzen uzten.
29- Oso triste omen daude.
30- Europatik batzuk janaria eramaten diete.
31- Arropa ere behar dute.


Beraien egoera hobea izan dadin, honako hau egin nahi dugu:


Gure jostailu batzuk bidali.
Janaria bidali.
Harrera on bat eman etortzen direnei.
Behar ez dugun arropa eta mantak bidali.
Klaseko materiala bidali.
Marrazkiak bidali.
Dirua eman.

Azokatxo bat antolatu.










3 comentarios:

  1. https://www.youtube.com/watch?v=Sxq4cGlxedU

    ResponderEliminar
  2. Me gutaria que ningun niño ni niña en el mundo estuviera tan mal y que los demás les ayudasemos.
    Y que los malos no tirasen bombas.
    Que todos los niños y niñas puedan jugar y divertirse tranquilos.
    haizea

    ResponderEliminar